
Martxoko eguzki eklipse partziala behatzeko ekitaldi astronomiko publikoa antolatu du Aranzadik

Astronomia / Behaketa astronomikoa
Osteguna, 2025eko martxoaren 20a — CEST
— Testua: Aranzadi
Irakurketa: 3 minutu
Datorren martxoaren 29an astronomia puri-purian dago berriro. Oraingo honetan, eguzki-eklipse partzial bat gure lurraldetik ikus daiteke.
Oraingoan eguzkia, ilargia eta lurra erabat lerrokatuta geratuko dira, eta horrela eguzki eklipse bat sortuko da. Virginia Garcia Aranzadi Zientzia Elkarteko astronomia saileko kideak azaldu duenez, "eklipsea partziala izango dugu, eta eguzkian ikusiko duguna "hozkada "moduko bat da astro honen goikaldean. Eguzkia % 22 ezkutatuko da oraingo honetan. Eklipsearen lehen kontaktua goizeko 11ak aldera gertatuko da eta ezkutatze maximoa 11:30ak aldera gertatuko da, 12:30ak gertatuko delarik fenomeno astronomiko honen amaiera ", dio Garciak.
Behaketa eta hitzaldia
Gertaera hau gertutik bizi ahal izateko, Aranzadiko astronomia eta astrofisika taldeak behaketa publiko bat antolatu du Zorroagagainan dituen instalazioetatik. Deialdia 10:00etan izango da, eta ordu horretan astronomia-taldeko kideek azalpen bat emango dute zeruko mekanika, eklipseak eta etorkizunean iristeke dauden fenomenoak azaltzeko. Hitzaldia Zientzia Elkartearen egoitzan bertan izango da. Ekimena doakoa izango da eta sarrera librea, lekua bete arte.
Azalpen horien ondoren, eta meteorologiak ahalbidetzen badu, saileko kideek euren teleskopioak eskainiko dituzte fenomenoa gertutik bizi nahi duten guztientzat. Ekitaldia 11:00etan hasiko da.
Eguraldi txarraren kasuan, eklipsea Aranzadi Zientzia Elkartean bertan egingo da, urruneko programa astronomikoei esker eta gaian adituak direnen azalpenekin behatuko da.
Eguzki-eklipse hori behatzeko, Aranzadin ISO 12312-2: 2015 ziurtagiria duten betaurreko homologatuak egongo dira eskuragarri.
Behaketa egiteko, egoitzako aparkalekua egokituko da, eta, beraz, gomendagarria da garraio publikoan igotzea edo Ilunbeko aparkalekuan aparkatzea, Aranzadira oinez igotzeko.
Eguzki-eklipse baten behaketa
Eguzki-eklipse baten behaketa ezin da babesik gabe egin. Osakidetzako Donostialdea ESIko Oftalmologia Zerbitzuko buruak ohartarazi digunez, "EZ DA EKLIPSEA ZUZENEAN BISTARATU BEHAR, ISO 12312-2 nazioarteko estandarra duten eguzki-iragazkiko betaurrekoak izan ezean. Era berean, ez da eklipsea zuzenean behatu behar kameren, erradiografien edo argazkien edo teleskopioen negatibo zaharren bidez, ezta eguzki-iragazki horiek ez dituzten beste gailu optiko batzuen bidez ere. Argi-izpi ultramoreek kalte egin diezaiokete makulari (erdiko ikusmen-eremua), fototoxikotasun zuzenagatik, eta horrek ez du atzera bueltarik ".
Eklipseen denboraldia gure lurraldean
Aranzadiko Astronomia Sailetik gogorarazi nahi dute, guretik ikusi ahal izango ditugun hainbat eklipseen lekuko izango dela gure lurraldea.
Saros izeneko zikloan sartu da gure lurraldea. Ziklo hori gutxi hogora behera 18 urtero gertatzen da eta ekialderantz mugitzen da. Hori dela eta, datozen urteetan eklipseak ikusi ahal izango ditugu gure paralelotik.
"2026ko abuztuan Iberiar Penintsula eguzki-eklipse osoaren lekuko izango da. Gertaera honek mundu mailako turismo astronomikoa dakar, dagoeneko mobilizatzen ari dena ", azaldu zuen Astronomia saileko Virginia Garciak.
Mapa del eclipse solar total del 12 de agosto del 2026.